XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Xabier Gereño Kikili eta Kokolo espioitzan Egileak argitaratua, Bilbo 1990.Hondartzan, autobusean, geltokian edo etxeko pake santuan erraz eta atsegin arinez irakurtzeko moduko liburuak egitea da, aspaldidanik, Xabier Gereñoren xedea
Udan irakurtzearena topiko huts izan ez dadin.
Kontsumo azkarreko liburuak ere euskaraz behar ditugulako ziurtasunetik, testu-liburuak, nobela historikoak, umorezkoak, abenturazkoak eta biografikoak sortzen ditu etengabe.
Zabaldu
Liburudendan aurkitzen ez badituzue, egileari berari eskatu Av. Ejercito, 18-48014 BILBO.
Gaur komentatzen ari garena uda-girokoa da gainera.
Marbellan gertatzen da, aberats ospetsuen udaldi topikoaren leku topikoan.
Preysler, Boyer, Koplowitz, Los Albertos, Miguel Bose, eta enparauen mundu horretan,
Kikili eta Kokolok askatu beharko dute korapilo hori.
Izen xelebreko arlote-pare hau, bata lodi-lodia, bestea mehe-mehea, trakets ibiliko
Lortu egingo dute, ordea, kasua argitzea.
Liburuan ere errazkeriak, txiste ez oso biribilak, euskara ere batzuetan trakets samarra aurkituko dituzue, baina, konturatzerako, bukatu egin duzue eta bazoazte garagardo bila, kanpineko tabernara.
Ez dizu aparteko plazerrik eman, ezta aparteko lanik eskatu ere.
Eguneko ordurik beroenetan, denborapasan irakurtzeko.
Bram Stocker Izu-istorioak Itzultzailea: Iñaki MendigurenIzu-istorioak dira, terrorezkoak, euskara errazean.
Generoaren klasiko bat, hasierako mailatan daudenentzat.
Bram Stocker irakurtzean eta hura Drakularen sortzailea dela gogoratzean, poztu egingo zineten zuetako asko.
Hizkuntza mailakatu beharrak inausketa
Herriko inor ez da sartzen bertara.
Beldur diote etxeari, lehenago jabeari zioten bezala.
Ikasle gazte bat jarri da bertan bizitzen, azterketak patxadan prestatzeko asmotan.
Ez du fantasmakeriarik sinesten.
Etxe sorginduan jarri da lanean. Gero gerokoak.
Burdinazko kutxa bat da, emakumearen itxura duena, barruan gizaki bat zutik kabitzeko modukoa.
Barnekaldean ziri luze zorrotzak ditu.
Atea ixten denean, bertan dagoena zulatu egingo dute, bihotz, sabel eta begietan.
Tresneria izugarri horren inguruan, kumea akatu
Bihotz bikia dutela dirudi, ezin berezizko
Baina bihotz bakarreko neskatxa batek, edo, hobe esan, harenganako maitasunak gorrotozko bihurtuko dute lehen adiskidetasunezkoa izandako lotura.
Patziku Perurena, Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak Liburu honen idazlea Patziku Perurena dela esatea egia da eta gezurra aldiberean.Patziku Perurena agertzen da liburuaren azalean, baina gogoetak ez dira pertsona batek eginak, baizik animalia tipi batek: apoak
Berez bakartia, lasaia, otzana
Umetan ikasten dugu apoa harrika erabiltzen, ezkutatzen deneko harripilari pixa egiten, eta apoak, noski, ihes egiten digu.
Gizakion arrazoirik gabeko ankerkeria
Gizakion arrazoien desarrazoiak ikusi ahal izan ditu harripilatatik.
Pertsonengandik aldendua
Diskurtso oso eta osaturik ez du eta nonbait sinesten.
Zatika mintzo da, zatien arteko isiltasunak ere garrantzitsuak direla aldarrikatuz
Logika osatuen, kulturaren, artearen, maitasunaren eta arrazoien kontra, hitzen eta literaturen kontra, apoak harripilak eraikitzen ditu pentsakizunekin.
Latz borrokatu nahi ditu pertsonak, hain kulturadun, hain obligatu, hain bortxatu eta harro, hain kristau eta kulpazale ikusten dituenez.
Idazlea idaztea arbuiatzen